3ARRANO.com - Berriak

No time for life, ere
Aurrekoan  esan nuen, Euskal Herrian No time for love, ez dago maitatzeko aukerarik.

Gaur gogorarazi digute, bizitzeko aukerarik ere ez dutela batzuek.

Noiz arte?

No time for love
Maitatzeko aukerarik ez, gure Euskal Herri honetan.

<object type="application/x-shockwave-flash" data="http://www.3arrano.com/player.swf" id="audioplayer1" height="24" width="290"><param name="movie" value="http://www.3arrano.com/player.swf"><param name="FlashVars" value="playerID=1&bg=0xf8f8f8&leftbg=0xeeeeee&lefticon=0x666666&rightbg=0xcccccc&rightbghover=0x999999&righticon=0x666666&righticonhover=0xffffff&text=0x666666&slider=0x666666&track=0xFFFFFF&border=0x666666&loader=0x9FFFB8&soundFile=http://www.3arrano.com/no-time-for-love.mp3"><param name="quality" value="high"><param name="menu" value="false"><param name="wmode" value="transparent"></object>

(Argazkia hemendik: Itsasontzi gorri bat)

Heather, Ed Sucklingen animazioa euskaraz
Oraingo honetan laburmetrail bat dakarkizuet leihatilara.

Vimeo bideoak igotzeko zerbitzuan aurkitu nuen Ed Sucklingen animazio hau, eta euskarazko azpitituluak gehitu dizkiot istorioa denok ulertu ahal izateko. Animazioan esaten dena transkribatzen Zebeharreko erabiltzaile diren Ana eta Beatrizek lagundu zidaten (milesker!).

Benetan merezi du ikustea. Gustatu bazaizue jakinarazi mezu honi erantzunez, eta horrelako gehiago jartzen saiatuko naiz.

Glest 3: multiplayer bihurtuko al da?
Gaur mezu bat bidali didate Glest jokoaren garatzaileek, proiektuaren hurrengo bertsioan lanean dabiltzala eta alfa bat dagoeneko eskuragarri dagoela (Windowsperako soilik, oraingoz). Kontua da erabiltzaile askoren eskaerari jaramon egin eta jokoa multiplayer (nola esaten da hau euskaraz?!) bihurtzeko lanean dabiltzala.

Oraingoz saiakera bat baizik ez da, eta lan asko egin beharko dute, baina hau aurrera badoa internet bidez munduko glestzaleen aurka jolastu ahalko dugu.

Gehiago jakiteko Glesten foroko eztabaida hau jarraitu.

Albiste zoragarria, ezta?

Alestik arazoak ditu
Alesti eguneroko albiste iturriak jasotzeko tresnatzat darabilzuenok konturatuko zineten atzo edo herenegundik zerbitzaria jausita dagoela. Gertatu denaren berri jakin nahian hona sartu bazarete ondo egin duzue, Oliver Maruhn, Alestiren sortzailea eta administratzailearekin hitz egin baitut.

Egoeraren berri jakinarazi diodanean honakoa erantzun dit:

Thanks for your hint!  There seems to be a problem with our datacenter. Since I cannot reach our server any more I have informed the staff over there.  Now I can just wait for their reply.  I will try to fix the problem as soon as possible.

Hau da, datu biltegian arazoren bat egon dela, eta bertakoei jakinarazi diela, ahalik eta lasterren konpontzeko.

Gero, arazoa zein den zehaztu dit:

The hard disc had a head crash.  I'm trying to rescue all date and copy to new hardware.

Ea ba lehenbaitlehen ikusten dugun martxan berriro gure Alesti...