


Klikatu argazki gainean benetako neurriekin ikusteko.
| Holotz's Castle 1.3.9 | |
|---|---|
| Mota | Plataforma jokoa |
| Sistema eragileak | Windows, Linux, FreeBSD |
| Beharrezko sistema | 133 MHz Soinu eta irudi txartelak 16 MB RAM |
| Lizentzia | GNU/GPL |
| Egilea | Juan Carlos Seijo Pérez |
| Webgunea | www.mainreactor.net |

Jaitsi Windowserako fitxategia (zip, 4.46mb)
Jaitsi Linuxerako fitxategia (targz, 3.47mb)
Jaitsi Debian Linuxerako paketea (lotura)
Jaitsi Gentoo Linuxerako paketea (lotura)
Jaitsi Mandriva Linuxerako paketea (lotura)
Jaitsi FreeBSDrako fitxategia (lotura)
Jaitsi iturburua (zip, 3.95mb)
Jaitsi: windows (4.46mb) | linux (3.47mb) | freebsd (?) | ...


Holotz's Castle 2Ddun plataforma joko jostagarri bat da, hasieran erraza dirudiena, baina bukaerarako ia ezinezko bihurtzen dena. Jokoaren funtsa giltza (Ybelle) edo harri urdin (Ludar) batzuk biltzea da, arerioak ekidinez eta maila horretarako emaniko denbora agortu baino lehen.Maila bateko objektu guztiak batzean, eta soilik orduan, atari mistikoa irekiko da eta beste maila batera joan ahalko zara. Helburu hau lortzeko bi jokalari erabili beharko dituzu, hasieratik banatzen diren bi lagun: Ybelle eta Ludar.
Bi lagunokin, Ybelle eta Ludarrekin, bidean aurrera eginez hauek elkartu eta etxera, Lizarnora, eramatea lortu beharko duzu lehen istorioan.Horretarako ez zaituzte deabrutxo gorriek edo harrek harrapatu behar. Eta kontuz ibili sugarrekin ere. Alde batetik bestera jauzika aritu beharko duzu, sabaitik eskegitako soketan balantzaka,...
Bigarren istorioan (Milan Babuškovek sorturikoan), maila gehiago aurkituko dituzu, baina istorio gabe.
Holotz's Castlek bere baitan maila sorgailu bat du, eta honela jokoa ez da inoiz amaitzen. Zuk nahi beste maila sor ditzakezu haietan aritzeko, eta nahi baduzu istorioak eta guzti ere asmatuz. Aukera hori baliatu du Milan Babuškovek beste istorio bat sortzeko. Eta ez da batere zaila berak hartutako bideari jarraitzea, maila sorgailua guztiz erabilterraza baita.
Mailaren batetan trabatuta? Jokoaren egileak maila guztien irtenbideen bideoak jarri ditu webgunean.
3ARRANO.com 2008
web helbidea: http://www.3arrano.com/
posta helbidea: 3arrano@3arrano.com
web estandarrak betetzen ditu