


Klikatu argazki gainean benetako neurriekin ikusteko.
| Kiki the nano bot 1.0.2 | |
|---|---|
| Mota | 3-D puzzle jokoa |
| Sistema eragileak | Windows |
| Beharrezko sistema | (zehaztu gabe) |
| Lizentzia | Publikoa |
| Egileak | Kodi (programaketa) Michael Abel (mailak) Niko Boehm (mailak) Ben Griffin (mailak) |
| Webgunea | kiki.sf.net |

Jaitsi Windowserako fitxategia (exe, 2.56mb)
Jaitsi iturburua (zip, 3.31mb)
Jaitsi: windows (2.56mb) | ...


Kiki 3 dimentsiodun puzzle joko bat da, Sokoban eta Kula World jokoetan oinarrituz eginiko nahasketa bat.
54 mailetariko bakoitzean, gelaren irteera aurkitu beharko duzu, eta hau aktibatu, beharrezkoa denean. Horretarako, harriak mugitu, elektrizitatearekin jolastu, edo beste nano bot batzuen inozokeriari aurre egin beharko diozu.
Behin batean, nano munduan errobot txiki batzuk bizi ziren.
Bizitza artifizial alai bat bizi zuten, egilearentzako baliabide bilketarekin lanpeturik, hark egin baitzituen errobot txiki guztiak.
Baina halako batean, indar-parasito batek egilearen kontrol gailu nagusia suntsitu zuen.Geroztik egileak gaizki funtzionatzen du eta errobot inozo eta alferrak soilik sortzen ditu, zeintzuek elkar tirokatzen duten honela nano mundua suntsituz.
Zure eginbeharra kiki, bizi den errobot on bakarra, laguntzea da, egilea konpon dezan. Zorte on!
2000. urteko uDevGame jokoen programaketa lehiaketan 'Irudi Onenak', 'Originaltasuna' eta 'Orokorrean Jokorik Onena' sailetan irabazle izan zen.
3ARRANO.com 2008
web helbidea: http://www.3arrano.com/
posta helbidea: 3arrano@3arrano.com
web estandarrak betetzen ditu