

Joseba Sarrionandia - Gartzelako poemak (Susa, 1992)
Erloju zaharreko harea aleek, eroriala,
ez dute deus esaten.
Argi errainuak bai, amatatzeko
unean hau dio: 'Betirako
asmoarekin sortu arren, bizitza
amaieran da egiazkoena'
Eta luzatu, eta luzatu, eta luzatu
egin nahi luke
ezein baino laburragoa den
azken unea.
3ARRANO.com 2008
web helbidea: http://www.3arrano.com/
posta helbidea: 3arrano@3arrano.com
web estandarrak betetzen ditu