


Klikatu argazki gainean benetako neurriekin ikusteko.
| Evil Player 1.19 | |
|---|---|
| Mota | Musika jogailua |
| Sistema eragileak | Windows |
| Beharrezko sistema | Ez du ezaugarri berezirik behar |
| Lizentzia | Copyright; baina erabili, elkarbanatu eta moldatzeko askatasunez, jatorrizko egilea nor izan den adierazten bada |
| Egilea | Hakeem |
| Webgunea | hakeem.gigahost.dk |

Jaitsi: windows (630kb) | ...


Evil Player musika jogailu bizkorra, tamaina txikikoa eta erabilterraza da. Inoiz ez dizu trabarik egingo. Zergatik? Horretarako ezaugarri berezi batzuk dituelako: leihoaren gardentasuna zehazteko aukera, erretilura ikonotzea eta ikuskera txikitua. Gainera, Evil Playerren leihoa oso txikia da bestela ere.
Soinu fitxategi mota guzti hauek jasaten ditu Evil Playerrek:
WAV
IT
Ogg
MP1
MP2
MP3
MTM
UMX
MO3
S3M
MOD
XM
Honez gain, programak oso leku gutxi hartzen du, mega bat baino dexente gutxiago. Baina honek ez du inongo eraginik soinuaren kalitatearekin, beste edozein musika jogailutan bezain ondo entzuten baita.
Beste ezaugarri aipagarri bat pluginen integrazioa da. Honi esker Windows Media Audio formatudun musika ere entzun daiteke, adibidez.
3ARRANO.com 2008
web helbidea: http://www.3arrano.com/
posta helbidea: 3arrano@3arrano.com
web estandarrak betetzen ditu
fliskatu internacionalización empresas formación empresas personalizada centralita ip caja fuerte digital