


Klikatu argazki gainean benetako neurriekin ikusteko.
| FireFTP 0.94.6 | |
|---|---|
| Mota | Hedapena |
| Aplikazioak | Firefox 1.5 - 2.0.0.* |
| Egilea | Mime ÄŒuvalo |
| Webgunea | fireftp.mozdev.org |

Jaitsi / Instalatu: firefox (106kb) | ...


FireFTP Firefoxentzako hedapen bat da.
Hedapen honek zure fitxategiak FTP bidez sareratzeko balio du, FTP bezero bat da.
FTP bezero bat sarera fitxategiak igotzeko beharrezko tresna da, webgune bat duen edonork beharko duena ostalariak fitxategiak kudeatzeko ingurune bat eskaintzen ez badio.
Egia esan, FireFTP ez da fitxategi mordoa igo eta jaitsi aritzen den inorentzako egokiena (horretarako FileZilla bezalako doako tresnak daude). Estuasun baterako egokiagoa da, izan ere ez baita FTP bezero indartsu bat. Baina programarik instalatu ezin duenak (edozein arrazoi dela medio, adibidez instalaketarako baimenik ez edukitzeagatik) FireFTP erabili ahal izango du bere Firefox nabigatzailearentzat hedapen hau jaitsi ondoren.
Gainera, FireFTP Firefoxen fitxa berri batean irekiko da, era eroso eta erabilterrazean.
3ARRANO.com 2008
web helbidea: http://www.3arrano.com/
posta helbidea: 3arrano@3arrano.com
web estandarrak betetzen ditu