


Klikatu argazki gainean benetako neurriekin ikusteko.
| Greasemonkey 0.6.7.20070131.0 | |
|---|---|
| Mota | Hedapena |
| Aplikazioak | Firefox 1.5 - 2.0.0.* |
| Egilea | Aaron Boodman |
| Webgunea | greasemonkey.mozdev.org |

Jaitsi / Instalatu: firefox (46kb) | ...


Greasemonkey Firefoxentzako hedapen bat da.
Hedapen honek webguneei erabiltzaile scriptak gehitzea ahalbidetzen du. Honela, erabiltzaileak bere JavaScript kodearekin nahi dituen webguneak alda ditzake beste inori kalterik egin gabe.
Erabiltzaile script bakoitza zein webgunetan erabiltzea nahi duzun hautatzeko aukera ematen dizu Greasemonkeyk, eta zeinetan ez den inoiz erabili behar. Gainera, Greasemonkey klik bakarrarekin gaitu edo ezgaitu daiteke, honela erabiltzaileari aginte osoa eta erosotasuna emanez.
3ARRANO.com 2008
web helbidea: http://www.3arrano.com/
posta helbidea: 3arrano@3arrano.com
web estandarrak betetzen ditu