


Klikatu argazki gainean benetako neurriekin ikusteko.
| IZArc 3.6 | |
|---|---|
| Mota | Trinkogailua |
| Sistema eragileak | Windows |
| Beharrezko sistema | Ez du ezaugarri berezirik behar |
| Lizentzia | Copyright; baina elkarbanatzeko baimenarekin. |
| Egilea | Ivan Zahariev |
| Webgunea | izarc.org |

Jaitsi: windows (3.4mb) | ...


IZArc fitxategiak artxibo trinko bihurtzeko tresna ezagun eta ona da. Hau da, fitxategi batek tamaina handiegia badu diskete batean sartzeko, sareratzeko, edo zuk nahi duzunerako, tresna honekin bere tamaina txiki dezakezu era erraz batean. Eta, noski, dagoeneko trinkoturik dauden artxiboetatik fitxategiak ateratzeko ere balio du.
IZArcen ezaugarririk azpimarragarriena jasaten dituen fitxategi mota kopurua da. Guzti hauek jasaten ditu:
7-ZIP
A
ACE
ARC
ARJ
B64
BH
BZ2
BZA
CAB
CPIO
DEB
ENC
GCA
GZ
GZA
HA
JAR
LHA
LIB
LZH
MBF
MIM
PAK
PK3
RAR
RPM
TAR
TAZ
TBZ
TGZ
TZ
UUE
WAR
XXE
YZ1
Z
ZIP
ZOO
Guzti hau egin ahalko duzu IZArcekin:
Artxibo berri bat sortu.
Lehendik zegoen artxibo bati fitxategiak gehitu.
Lehendik zegoen artxibo batetik fitxategiak kendu.
Artxibo batetik fitxategiak atera.
Artxibo bat aztertu.
Artxibo bat bihurtu.
Hondaturiko artxibo bat konpondu.
Artxiboetan nahi duzu fitxategia bilatu.
Gogoko Karpetak aukeratu.
Artxiboko fitxategien zerrenda eta xehetasunak (trinkotze ehunekoa,...) ikusi.
Artxiboak 3 t'erdiko disken tamainako zatietan banatu, edo beste tamaina batean zatikatu.
Arrastatu Eta Jaregin (Drag&Drop).
Windowsen arakatzailean azpimenuak ezarri.
Artxiboetako softwarea automatikoki instalatu.
Artxiboetan Gehitu/Ikusi aukerak jarri.
Klik bi egitean fitxategia berari loturiko programarekin ireki.
CheckOut, programa talde bat eratuz.
Bere kasa ateratzen den artxiboa sortu.
Artxibo bat e-postaz igorri.
Eguneraketak bilatu.
Hizkuntza ugarietatik bat aukeratu.
Birusak bilatu.
UU, XX edo MIME eran kodetu edo dekodetu.
Zatikako artxibo bat sortu.
Zatikako artxibo bat osatu.
SFX (bere kasa ateratzen den artxiboa) bat artxibo arrunt bihurtu.
Rijandael-AES (256 bit) enkriptatze metodoa erabiliz artxiboak enkriptatu.
.ize artxiboak dekriptatu.
Sari guzti hauek baieztatzen duten IZArcen kalitatea:

3ARRANO.com 2008
web helbidea: http://www.3arrano.com/
posta helbidea: 3arrano@3arrano.com
web estandarrak betetzen ditu