


Klikatu argazki gainean benetako neurriekin ikusteko.
| SciTE 1.71 | |
|---|---|
| Mota | Testu editorea |
| Sistema eragileak | Windows, Linux |
| Beharrezko sistema | Ez du ezaugarri berezirik behar |
| Lizentzia | GNU/GPL |
| Egilea | Neil Hodgson |
| Webgunea | scintilla.org |

Jaitsi Windowserako fitxategia (zip, 702kb)
Jaitsi Linuxerako fitxategia (tarbz2, 678kb)
Jaitsi iturburua (zip, 1.39mb)
Jaitsi: windows (702kb) | linux (678kb) | ...


SciTE Scintillan oinarrituriko testu editore bat da.
Programaketarako ezin egokiagoa da testu editore hau, izan ere, hainbat eta hainbat programaketa hizkuntzatako gako hitzak nabarmentzen baititu programatzea asko erraztuz. Baina testu editore arrunt bezala ere erabil daiteke, oso erosoa eta sinplea baita.
SciTE hasiera batean Scintilla frogatzeko sortu bazen ere, haziz eta hobetuz joan da, eta gaur egun programaketarako testu editore bikain batean bilakatu da. Hainbat programaketa hizkuntzarekin lan egiteko erraztasunak ematen ditu, eta guztiz moldagarria da, izan ere bere properties fitxategiak aldatuz gailuaren itxura zehatz dezakegu.
Dituen ezaugarri ugarietatik batzuk hauek dira:
fitxen erabilera
lerroak mugatzeko aukera
lastermarkak
bilaketa eta ordezkatze sistema bikaina
saioa gorde eta eskuratzeko ahalmena
Scintilla iturburu kodearen eraketarako osagai aske bat da. Kodea sortzean oso baliagarriak diren ezaugarriak ditu: sintaksiaren estiloa aldatzeko aukera, kode osaketa, call tipak, debugerako markak jartzeko aukera, lerroen zenbaketa, hitz garrantzitsuen bereizketa,... Scintillari buruz gehiago jakiteko, klikatu hemen.
Hauek dira ezagutzen dituen programaketa hizkuntza batzuk (baina edozein hizkuntzatarako balio du, ohar-blokak bezala):
Ada
Assembler
Batch
C/C++
C#
CSS
Fortran
HyperText
Java
JavaScript
TeX
Lisp
Lua
Matlab
Pascal
Perl
PHP
Python
Ruby
SQL
VB
XML
YAML
Eta gehiago...
3ARRANO.com 2008
web helbidea: http://www.3arrano.com/
posta helbidea: 3arrano@3arrano.com
web estandarrak betetzen ditu